Euskaber enpresa kooperatiboak 2022ko Espainiako ETErik onenaren Carrefour saria jaso du

Madril, 2022ko irailaren 23a. Iragan irailaren 20an, Carrefourreko tokiko ekoizleen jardunaldia egin zen Madrilen, eta, bertan, Espainiako ETErik onenaren Carrefour saria eskuratu zuen Euskaber enpresak. Ekitaldi hartan, Espainiako elikadura-trantsizioko ETErik onenaren Carrefour saria ere eman zuten; hain zuzen ere, beste euskal enpresa batek jaso zuen, Uriarte Iturrartek.

2021eko azaroaren 10ean, Euskaber kooperatibak EAEko ETErik onenaren Carrefour saria eskuratu zuen. Carrefourreko kontsumitzaileen bozketa bidez aukeratzen da saritua.

Hauxe izaten da irabazle nazionalak aukeratzeko prozedura: erkidego bakoitzeko ETErik onenaren saria jasotakoek elikadura-trantsizioko ETErik onena aukeratzen dute bozketaz, eta erkidegoetan elikadura-trantsizioko ETErik onenaren saria jaso dutenek ETErik onenaren irabazlerik bozkatuenen artean bozkatzen dute.

Euskaberrek kontsumitzaileen eta sektorearen beraren aintzatespena jaso du.

Kooperatiba-enpresa horrek hamabost urtean landa-garapenaren alde egindako lana aitortu zaiola sentitzen du, aukera eman baitio baserrian eta baserrirako bizi diren 43 baserritar berri taldean sartzeko.

Zalantzarik gabe, baserritarrentzat da saria, eta ez Euskaberrekoentzat bakarrik, baita egunero goizean goiz jaiki eta kontsumitzaileentzat produktu osasungarri, jasangarri eta kalitatezkoak ekoizten gogor lan egiten duten nekazari eta abeltzainentzat ere.

Esteban Acha Euskaberren lehendakariak haiei guztiei (nekazari, abeltzain eta arrantzaleei) eskaini zien saria, eskerrak emateko hitzaldian: «Oraingoan, geuri eman digute saria, eta harrotasun handiz gordeko dugu Euskaberren Zaldibiko egoitzan. Dena den, eskura izango dute, halaber, une zailetan —orain bizi ditugunak, adibidez— tunelaren amaieran argia ikusi ezinik hona etorri eta eurena balitz bezala besarkatzen duten nekazari, abeltzain eta arrantzaleek ere, baliagarria izan dakien indarra hartzeko eta egunez egun egiten dutenak saria merezi duela sinisteko».



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.