- July 12, 2022
- Posted by: KONFEKOOP
- Categories: Albisteak Irakaskuntza, Albisteak Konfekoop
Eskualdeko mintegia Bodegas Sonsierra S. Coop. sozietatean egingo da, San Vicente de La Sonsierran. Ikuspegi praktikoa izango du, eta Txinako eta AEBko merkatuei erreparatuko die, bereziki.
2022ko uztailaren 6a. Ganberak eta Konkekoopek (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak) antolatu dute ekimena, Interreg SUDOE AGROSMARTglobal proiektuko partaide diren aldetik. Proiektu horrek nekazaritzako elikagaien sektoreko kooperatiben eta ETE-en nazioartekotze digitala sustatzen du.
Jardunaldian, eskura dauden datu-baseak aztertuko dira, xede-merkatuetan bezero potentzialei buruzko informazio garrantzitsua lortzeko. Nazioarteko lehiakideek erabiltzen dituzten analisi-teknikak ere azalduko dira.
Azkenik, zenbait kasu aztertuko dira, nekazaritzako elikagaien enpresek nazioarteko merkatu elektronikoetan izandako arrakastari eta jardunbide egokiei buruzkoak, baita gure enpresek marketplace horietan izan duten jarduera ebaluatzeko tresnak ere.
Gainera, bertaratutako enpresek elkarri euren esperientzien eta iritzien berri ematea ere lortu nahi da. S & B Consultores enpresan nazioartekotzean adituak diren bi pertsonak hitzaldia emango dute.
AGROSMARTglobal proiektuak balio erantsiko zenbait zerbitzu diseinatu ditu Europako hego-mendebaldeko ETE-ei nazioartekotze digitalean laguntzeko; hona hemen zerbitzuok:
- Nazioarteko 4 B2B plataformatan sartutako erakusleihoak. Importfood.net eta Putaojiu.com Txinako merkaturako eta Rangeme.com eta Alibaba.com Estatu Batuetako merkaturako.
- Doako aholkularitza- eta autodiagnostiko-zerbitzuak nazioartekotze digitalaren arloan.
- Merkatu elektronikoen funtzionamenduari eta AEBra eta Txinara esportatzeko betekizunei buruzko prestakuntza, web-mintegien bidez.
- Nazioarteko eta eskualdeko topaketak, nazioartekotzearen arloan enpresen arteko lankidetza sustatzeko.
AGROSMARTglobal Europako proiektu bat da, Interreg Sudoe 2014-2020 programarekin batera finantzatua, Europako hego-mendebaldeko ETE-en lehiakortasuna eta nazioartekotzea sustatzeko lehentasunezko ardatzaren barruan.
Hauek dira Europako SUDOE esparruko 10 eskualdeak: Espainian Galizia, Gaztela-Mantxa, EAE eta Errioxa; Frantzian Akitania Berria, eta Portugalen Iparraldea, Algarve, Erdialdea, Lisboa eta Alentejo.
Hauek dira 2019-10-01etik 2023-03-31ra bitarteko epea duen proiektuko bazkideak:
• AGACA (Asociación Galega de Cooperativas Agrarias). Onuradun nagusia eta koordinatzailea.
• Errioxako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofiziala.
• CACLM (Gaztela Mantxako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatibak).
• KONFEKOOP (Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Konfederazioa).
• Amvos Worldwide Digital. Marketin digitalaren arloko aholkularitza-enpresa.
• Association des Régions Européennes des Produits d´Origine, AREPO, Frantzia.
• CDF NA (Coop de France Nouvelle Aquitaine), Frantzia.
• CCI Limoges et Haute Vienne – Chambre du Commerce et Industrie de Limoges.
• UTAD, Universidade de Trás-os-montes e Alto Douro, Portugal.
• CONFAGRI (Confederação Nacional das Cooperativas Agrícolas), Portugal.