Ohiko Batzar Nagusia: Gasteizen maiatzaren 25ean

Konfekoop, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren 2022ko Ohiko Batzar Nagusia Gasteizen egingo da datorren maiatzaren 25ean Europa Jauregian, goizeko 10,30etatik aurrera. Idoia Mendia, Eusko Jaurlaritzako lehendakari orde eta Lan eta Enplegu sailburuak emango dio hasiera ekitaldiari eta Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartuko du Batzarraren itxieran.

Asistentzia aurreikusteko eta segurtasuneko neurriak behar bezala gordetzeko, Asanbladan parte hartu nahi duten pertsonek aurretik inskribatuko dira esteka honetan. Iristea errazteko asmoz, auto partikularrean bazatoz, Autobus Geltokiko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dizugu, Europa Jauregitik 13 minutura oinez.

Beste gai batzuen artean, 2021. urteko txostena aurkeztuko da Batzarrean

Batzarraren ondoren, Deusto Business Schooleko irakaslea eta Laboral Kutxako ikasketa-zuzendaria den Joseba Madariagak “Gaur egungo egoeraren azterketa eta etorkizuneko aurreikuspenak. Nola eragiten die euskal enpresei?” hitzaldia emango du. (Hitzaldira izen emateko esteka)

Egoera zail honetan, ekonomiari buruzko adituaren hitzak entzuteko aukera paregabea izango da.



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.