Kooperatiba gazteentzako kudeaketa-tresnakKONFEKOOPen kudeaketa eta oinarrizko aholkularitzarako hainbat tresna jartzen ditugu zure eskura

Badakigu, zure kooperatiba azken urtean eratu baduzu, zure lehentasuna produktua eta/edo zerbitzua merkaturatzea eta barne antolaketa izango direla. KONFEKOOPetik lagundu nahi dugu kudeaketa eta oinarrizko aholkularitzarako hainbat tresna jartzen zure eskura.

Azken helburua da zure hastapenetan erabaki egokiak hartzea, tresna eta aholkularitza egiaztatuen bidez lortutako informazioetan oinarritua.

Interesa baduzu, jakinarazi esteka honetan irailaren 29a, asteazkena, baino lehen.

Kooperatiba gazteentzako kudeaketa-tresnak

 Ekonomia eta finantza-kudeaketa

  1. Emaitzen kontua.
  2. Produktu eta zerbitzuen kostua kalkulatzea..
  3. Behin-behineko balantzeak egitea.

Tresna pertsonalizatuak eraikitzea

  1. Proiektuen eta pertsonen araberako orduen erregistroa.
  2. Proiektuen kontrola.
  3. Bidalitako eta jasotako fakturak erregistratzea eta kontrolatzea.
  4. Hileko eta hiruhileko emaitzen kontua.
  5. Urteko eta hiruhileko Kudeaketa Plana.
  6. Diruzaintzako aurrekontua.
  7. Aginte-taula integrala.
  8. Datu-basearen sortzailea.
  9. Ordainsari-eredua.
  10. Barne Araudiaren Erregelamendua.

Merkaturatzea

  1. Sare sozialetako merkataritza-komunikazioa.
  2. Aholkularitza eta laguntza merkataritza-estrategia eta – trebetasunen arloan.
Lagundu zaitzakegu?

Jarri gurekin harremanetan eta behar duzun guztian lagunduko zaitugu!