español


elkar-euskara
HIZKUNTZA-LAGUNTZARAKO ZERBITZUA


Erabiltzailea edota pasahitza ez dira zuzenak
 ERABILTZAILEA:
 PASAHITZA:
 

Kooperatiben Federazioak uste du eraginkortasunez bultzatu eta lagundu behar duela Kooperatiba federatuetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua.

Gero eta gehiago dira halako tamaina bateko Kooperatiba federatuak hizkuntza-normalizazioko prozesu horretan abiatu direnak. Hala ere, Kooperatiba txikietan, oinarrizko giza baliabide eta bitarteko tekniko askorik ez dutenetan, zailagoa gertatzen da normalizazio-prozesu horri ekitea.

Hori egiaztatzeak bultzatu du Kooperatiben Federazioa elkar-euskara Hizkuntza Laguntzarako Zerbitzua abian jartzera, Kooperatiba federatu orok bere enpresa-jardueran euskararen erabilerari laguntzeko gutxieneko zerbitzuak estalita izan ditzan.

Elkar-euskara zerbitzuan, besteak beste, honako hauek sartzen dira: hiztegi eta hitzen kontsultak, estilo-liburua idazki estandarrak egiteko irizpideekin (oharrak, eskutitzak, inprimakiak, etab.), oinarrizko administrazio-dokumentuen ereduak, Internet bidez euskaraz prestatzeko ikastaroak, testu laburren itzulpenak. besteak beste.

Zerbitzua guztiz doakoa da Federazioan elkartutako Kooperatiba guztientzat.

Hurrengo orrialdean zehazten da elkar-euskara zerbitzuaren ataletako bakoitza.

Zerbitzura sartzeko erabiltzailearen identifikazio-gakoa erabili behar da, baita pasa-hitza ere, eta biak Sara Santana emango dizkizue (945-122050 ).




 
 
Reyes de Navarra, 51 bajo 01013 Vitoria- Gasteiz Tel.: 945 122050 Fax:945 253959
Erabilpen baldintzak   Pribatutasun politika