Euskararen Nazioarteko Eguna KONFEKOOPenGure ekarpena egin nahi dugu hizkuntzaren erabilerak hedatzen jarrai dezan
- diciembre 2, 2021
- Posted by: KONFEKOOP
- Categoría: Noticias Konfekoop
Euskararen erabilera normalizatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dugu KONFEKOOP-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioan, sektore arteko enpresa-elkartea garen aldetik.
Gure eredu sozioekonomikoa oso sustraituta dago herrialdean, eta, azken hamarkada hauetan egin dugun bezala, gure ekarpena egin nahi dugu hizkuntzaren erabilerak hedatzen jarrai dezan.
Hori dela eta, Euskararen Nazioarteko Egunean, Elkar-Euskara programaren bidez gure hizkuntza sustatzen jarraituko dugu 1.350 kooperatibetan eta horietan diharduten langile guztien artean, baita gure ingurunean ere.
Aurtengo adierazpen instituzionalak dioenez, pandemiak agerian jarri du komunikazio-kanalen eta -sareen ezinbesteko eginkizuna. Euskarak dagokion lekua hartu behar du garai honetan eta komunikazio-esparru eta -jarduera berrietan, baita, nola ez, KONFEKOOPek bultzatzen dituen komunikazio-kanaletan ere. Horixe da gure asmoa eta horretan ahalegintzen gara egunero.
Euskal gizarte osoaren borondatearekin eta lankidetzarekin soilik lortuko dugu hizkuntza bizia izatea.
Rosa Lavín, KONFEKOOP-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidentea