top


Euskadiko Gizarte Ekonomiako erakundeek osatzen dute EGES, Euskal Gizarte Ekonomiaren Sarea. Gure gizartean Gizarte Ekonomiaren balioak eta praktikak sustatzea eta garatzea helburu duen lankidetza-esparru bat da. Euskal Gizarte Ekonomiaren adierazpide guztiek Euskadiren garapen iraunkorrago bati egiten dioten ekarpena euskal gizartearen esparru guztietan ezagutzera emateko lan egiten du EGESek.

Gure lurraldean ibilbide luzea duen sektore plural eta askotarikoa da Gizarte Ekonomia, lurraldearen garapenari ekarpen handia egin diona. Euskal ekonomian daukan pisua zein enplegua sortzeko eta gizarte-kohesioa bultzatzeko egindako lana dugu horren erakusgarri. Jarduera ekonomikoa ulertzeko daukan modu berezi eta sortzailearekin leiala den sektorea da, jarduera hori beti pertsonen eta haien ingurunearen mesedetan ulertzen duena.

www.eges.eus

top

Bai Euskarari