top

EUCC – COOPERATIVES EUROPE

2005eko martxoaren 1etik Cooperatives Europe NAK Europaren (Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren Europako erregioaren) eta CCACEren, negozio sektoreen eta goi kooperatiba-elkarte nazionalen Europako Kooperatiben Koordinazio Komitearen, ekintzak biltzen dituen plataforma komuna da. 

Bat-egite prozesu hau aipatu 2 erakundeek jarri zuten abian, erakunde bakoitzaren indarrak batu eta kooperatiben mugimenduaren ikusgarritasuna eta eragina handitzeko xedez, bereziki Europako Batasuneko Instituzioei begira. Europako 33 herrialdetako 87 erakundeetan dauden eta 7 kooperatiba-sektoretan 5.485 milioi langile eta 140 milioi kide dituzten 235.000 kooperatibek Cooperatives Europen bildu dituzte euren indarrak.

Helburua: Europan kooperatibak lagundu eta sustatzeko plataforma komuna da. NAKen Europako Bulegoaren, NAK Europaren eta Europako Kooperatiba Elkarteen Koordinazio Komitearen (CCACEren) trebezia eta indarrak batzen ditu, EBn Legegintza-arloko Aholkularitza mekanismo bat eskaini, Europako erregioan ikerketa eta garapena koordinatu eta euren kideei zerbitzuak emateko helburuarekin.

Helburu orokorrak:

  • Kooperatiba-nortasuna zein irudia eta ikusgarritasuna handitzea, eta kooperatiben espezifikotasunak eta balio erantsia aintzat hartua izan dadin lan egitea.
  • EBko instituzioen artean kooperatibak bazkide ekonomiko eta sozial nagusi gisa (elkarrizketa sozial eta zibila, politikoen kontsultak) aintzat hartuak izatea.
  • EBn eta Europako erregioan kooperatiba-sistema indartsua garatzea.

www.coopseurope.coop

 

top

Bai Euskarari