top

SEE – SOCIAL ECONOMY EUROPE

SEE – Social Economy Europe Gizarte Ekonomiak Europan daukan ordezkari gorena da. CEPESek parte-hartze aktiboa dauka erakunde honetan, eta presidenteordetzetako bat bere esku dago.

Azken urteotan, SEEk Europako gaien jarraipena egin du, hala nola Zerbitzuen Zuzentaraua, interes orokorreko zerbitzuen Komunikazioa, egitura-fondoak, barne-merkatuak, estatuko laguntzak edo Europa Elkartearen eta Europako Mutualitatearen estatutuei bultzada berria ematea. Lan hauek guztiak Europako Parlamentuko Gizarte Ekonomiako Taldearekin eta Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordearen Gizarte Ekonomiaren Kategoriarekin lankidetzan egin dira.

SEEk Ezintasunak dituzten Lagunen aldeko Gizarte Ekonomiaren Jardunbide Egokiei buruzko Gida argitaratu du. Halaber, gisa honetako ekimenen alde agertu da: kooperatiben zerga-erregimenaren defentsa, interes orokorreko gizarte-zerbitzuen defentsa, zein Mutualitatearen eta Europa Elkartearen estatutuen bidez Europan ekiteko moduen pluraltasunaren defentsa.

www.socialeconomy.eu.org

top

Bai Euskarari