top

EKGK – EUSKADIKO KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUA

Otsailaren 11ko Euskal Herriko Kooperatibei buruzko 1/1982 Legeak ezarri zuen CSCE-EKGK, eta 1983ko urtarrilaren 28an eratu zen formalki. Kooperatiben Federazioak martxan jartzeko laguntza erabakigarria eman zuen, eta kooperatiben ordezkaritza nazioarteko maila gorenera eramateko urratsak eman zituen (1988ko urrian CSCE-EKGK Nazioarteko Kooperatiba Aliantzan sartu zen kide gisa). 

1988 eta 1991 bitartean, Kooperatiben Federazioek euren bideari ekin zioten, eta CSCE–EKGKk, erakunde horien bitartez, kooperatiben mugimenduaren kezkak eta proposamenak jaso zituen, lehiakortasun-esparru berrian bere izaera kooperatibo berriarekin  kokatuz. Behin jasotako proposamenak kooperatiba-legeetan adituak zirenen laguntzarekin aztertuta, Euskadiko Kooperatiben 4/93 Legea ekarriko zuen Aurreproiektuaren zirriborroa prestatu zuen.

4/93 Legearen babespean, 1996an Konfekoop – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa eratu zenean, CSCE-EKGKren eginkizunak eta barne-antolakuntza egokitu behar izan ziren. 

EKGK eta Eusko Jaurlaritzarekin batera burutu zen Konfekoopen proiektu gorena “Eusko Jaurlaritza-EKGK-Konfekoopen arteko Egitasmo eta Lankidetza Hitzarmena” izan zen.

www.csce-ekgk.coop

top

Bai Euskarari