top

Balioak

Elkarren laguntza, erantzukizuna, demokrazia, berdintasuna, ekitatea eta elkartasuna dira Kooperatiben oinarrian dauden balioak.  Haren fundatzaileen tradizioari leial, haren kideek zintzotasunaren, gardentasunaren, gizarte-erantzukizunaren eta besteenganako arduraren balio etikoetan sinesten dute. 

 

Kooperatiba-printzipioak

1. Kidego eta borondatezkoa
Kooperatibak borondatezko erakundeak dira, eta haren zerbitzuak erabili nahi dituzten eta genero, arraza, klase sozial, posizio politiko edo erlijiosoengatik diskriminaziorik onartzen ez duen kidegoak dakarren erantzukizuna onartzeko prest dauden lagun guztiei irekita daude.
2. Kideen kontrol demokratikoa
Kooperatibak haren kideek kontrolatutako erakunde demokratikoak dira eta kide guztiek politikak zehaztu eta erabakiak hartzeko orduan aktiboki parte hartzen dute. Kooperatibaren ordezkari izateko hautatutako gizon eta emakumeek kide guztiak ordezkatzeko ardura hartzen dute. Oinarrizko kooperatibetan kideek boto-eskubide bera daukate (kide bat, boto bat), eta beste mailatako kooperatibak ere, prozedura demokratikoen bidez antolatzen dira.
3. Kideen parte-hartze ekonomikoa
Kideek guztiek ekarpen bera egiten diote kooperatibaren kapitalari, eta kapital hau modu demokratikoan zaintzen dute. Kapitalaren zati bat, gutxienez, kooperatibaren jabetza komunekoa da. Normalean, kide gisa harpidetutako kapitalaren gaineko ordain mugatu bat jasotzen dute, horretarako baliabiderik egotekotan.  
Kideek soberakinak esleitzen dituzte ondoko xedeetarako: kooperatibaren garapena, erreserbak sortzeko aukeraren bidez (erreserba hauen zati bat, gutxienez, banaezina izango da); kideen arteko etekinen banaketa kide bakoitzak kooperatibarekin dituen transakzioen proportzioaren arabera; eta kideek erabakitzen dituzten bestelako jardueretan laguntzeko.
4. Autonomia eta independentzia
Kooperatibak elkarri laguntzeko erakunde autonomoak dira, eta euren kideek kontrolatzen dituzte. Beste erakundeekin (gobernuekin barne) akordioak lortzen badituzte edo kanpoko kapitalak badituzte, euren kideen aldetiko kontrol demokratikoa eta kooperatibaren autonomia bermatuta egongo dira beti.
5. Hezkuntza, formazioa eta informazioa
Kooperatibek hezkuntza eta gaikuntza eskaintzen dizkiete euren kideei, zuzendari hautetsiei, kudeatzaileei eta langileei, kooperatiben garapenari modu eraginkorrean lagundu diezaioten. Kooperatibek kooperatibismoaren izaerari eta onurei buruzko informazioa helarazten diote jende guztiari –gazteei eta iritzi sortzaileei bereziki-.
6. Kooperatiben arteko lankidetza
Kooperatibak euren kideen zerbitzura daude modu eraginkorrenean, eta kooperatiben mugimendua sendotzen dute, elkarrekin lan eginez hainbat mailatako egituretan (tokikoak, nazionalak, erregionalak eta nazioartekoak).
7. Konpromisoa komunitatearekin
Kooperatibek euren komunitatearen garapen iraunkorraren alde lan egiten dute, euren kideek onartutako politiken bitartez.
top

Bai Euskarari