top

Euskal Kooperatiba Mugimenduaren historia

Euskal Kooperatiba Mugimendua, Lan Elkartuko kooperatiben dentsitate altuan du bere ezaugarri nagusia. Bai eta nazioarteko erreferente nagusia bere barruan dagoela ere: Mondragon Taldea osatzen duten kooperatibak. Euskal kooperatiben interesak babesteko eta sustatzeko Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak eta Federazio sektorialek osatzen dute mugimendua.

XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, zerbitzuak izan ziren (batez ere kontsumoa) euskal kooperatiben jardueraren ardatza, esparru horretan inbertsio-beharrak txikiagoak direlako, baina baita inguruan zegoen merkataritza-ereduak tratu desegokia eskaintzen zuela uste zutelako ere. Tokiko ikuspegi batetik sortu ziren, autoeraketaren bidez beharrizanei erantzuteko aukerez ohartu ziren pertsonen ekimenez.

Hasierako ideiaren arrakastaren eta beharrizan ugarien ondorioz, ekintza-eremua zabaldu egin zen: etxebizitza-kooperatibak, nekazaritzakoak... eta, pixkanaka, kooperatiba berriak sortu ziren beste hainbat esparrutan: ekoizpena, osasun-laguntza, kreditua, irakaskuntza...

Kooperatibismo modernoa industrializazioarekin batera sortu zen, ezarritako ordenaren aurka, joera ideologikoek gidatuta, eta sistema ekonomiko eta sozial berri bat sortzeko asmoz. Gaur egun, Euskadin dauden kooperatiba gehienak Lan Elkartukoak dira.

 

Erakundeak

1982ko Kooperatiben Euskadiko Legea dela medio, 1983an EKGK - Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua osatzen da. Kooperatibak, hainbat jarduera-sektoretan presente daudenak, sektore-federaziotan egituratzen dira euren ordezkaritza eta interesak defendatzeko.

1988  Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioa
1989  Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioa
1989  Euskadiko Kreditu Kooperatiben Federazioa
1989  Euskadiko Lan Kooperatiben Federazioa
1990  Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Federazioa
1992  Euskadiko Garraiolarien Kooperatiben Federazioa

Euskal Kooperatiba Mugimendua aktiboki parte hartu zuen 1993ko Kooperatiben Legean, bertan ordezkaritza eta garapen erakunde bateratu bat aurreikusten da. 1996tik, Konfekoop  - Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren sorrerarekin, Euskal Kooperatibismoa ordezkaritza eta garapenerako erakunde bateratu bat ardatz hartuta egituratzen da. 6 Federazio ziren Konfekoop osatzen zutenak, baina 2006tik aurrera hainbat erakundek bat-egiteko prozesua ematen da, sinergiak aprobetxatu eta zerbitzuak bateratzeko asmoarekina. Gauzak horrela, aurrerantzean, Konfekoop prozesu horren ondorioz sortutako 3 Federazioek osatzen dute:

  • Euskadiko Nekazari-elikagai Kooperatiben Federazioa (1989)
  • Euskadiko Garraiolarien Kooperatiben Federazioa (1992)
  • Erkide - Euskadiko Lan, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioa (2006)


top

Bai Euskarari