top

BERRIKUNTZA

Innobasque
Lehiakortasun Foroa 

 


INNOBASQUE

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, elkarte pribatua da, irabazi-asmorik gabea, Euskadin eremu guztietan berrikuntza, espiritu ekintzailea eta sormena koordinatu eta bultzatzeko sortua.

Innobasque Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek osatzen dute, enpresa pribatuek, euskal herri-erakundeek, euskal enpresaburuen eta langileen ordezkari instituzionalek eta berrikuntzarekin zerikusia duten era guztietako erakundeek.

Innobasquek plataforma indartsua eta lankidetza-sarea eskaini nahi ditu eragile horientzat guztientzat, sare horren bidez euskal gizartean berrikuntzari lotutako balio eta jarrerak sustatzen dituzten jarduerak garatzeko -jarduera horiek Euskadi berritzailearen irudia eman dezaten hemendik kanpora, alegia Euskadi I+G+b-ko gune aurreratua dela-, baita euskal enpresa eta erakundeetan berrikuntza-dinamikak sortzen dituzten jarduera guztiak garatzeko ere.

Konfekoopen ordezkaria Patxi Ormazabal da.

www.innobasque.com

 


LEHIAKORTASUN FOROA

 

Euskadi 2015 Lehiakortasun Foro hau 2004. urtean abiatu zen lehiakortasun-estrategia berria osatzeko beharrezkoa zen partaidetza errazteko xedearekin. “Gosari” eta "tailerretan" gauzatutako partaidetza haren fruitua "Enpresa-Lehiakortasuna eta Berrikuntza Soziala: Estrategia-Oinarriak eta Ekintza-ildoak" agiria izan zen, handik gutxira 2006-2009 Enpresa-Lehiakortasun eta Berrikuntza Sozialerako Plana bilakatuko zena.

Halaber, denbora tarte horretan, zientzia eta teknologiari buruzko estrategiaren inguruko partaidetza garatu zen, Liburu Zuria osatuz, eta egindako lan eskergaren ondoren eta lehiakortasun-estrategiarekin batu eta gero, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2010 Plana garatu zen. Webgune honek aipatu planen atzean dauden gorabehera guztien testigantza zabala eskaintzen du, Euskadi 2015 ikuspegia gauzatzea oinarrituko duten habeak baitira biak ala biak.

Baina Foroaren horizonteari begiratuta ikusi daitekeen bezala, berau irauteko nahiarekin abiatu da eta ez estrategia bat bultzatzeko bakarrik. Ezagutzaren gizarterantz doan bigarren ekonomia-aldaketa handiaren helburua dugu aurrean, hurrengo hamar urteetan, Europan berrikuntzaren arloko lidergoa emango diguna. Ezinbestekoa da eztabaida mantendu eta sustatzea aipatu aldaketa gidatzeko, trantsizioa eta planen berrikusketa erraztuko duen elkartrukatutako ezagutza berria sortuko duen prozesu iraunkor bilakarazteko bide hau guztia. 

Webgune honek, azken finean, partaidetza-sareetan oinarritutako gizarte-berrikuntzaren eredu izan behar du. Hortaz, honako hau ez da lehiakortasunari buruzko ezagutzarako webgunea; aitzitik, gobernantza-kontzeptu garaikidearekin loturiko izaera soziala du eta politika publikoak zehazten lagungarriak diren partaidetzan oinarrituriko gizarte-prozesuak bildu nahi ditu.

Gure garapen lehiakorrerako ezinbestekoak diren osagai nagusiak jorratuko dituen agenda iraunkorra osatu behar dugu. Erabilitako metodoa iritzia, presentzia, eztabaida... izango da beti, garrantzitsuena partaidetza eta politika publikoen sarea sendotzea baita. Azkenik, software sozial deiturikoak prozesu hauen guztien testigantza emateko eta prozesuok presentzia aktibotik haratago bizirik mantentzeko balioko du.

Konfekoopen ordezkariak Patxi Ormazabal eta Lorea Soldevilla dira

www.euskadi2015.net

top

Bai Euskarari