top

EUSKERA

Lan-Hitz
Ziurtagiriaren Elkartea

 


LAN-HITZ

LanHitz euskararen presentzia eta erabilera lan-munduan ere sustatzea helburu duen programa da.

Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak bultzatutako ekimena da, foru aldundiekin, EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin eta Eusko Jaurlaritzaren Industria eta Enplegu sailekin lankidetzan. Halaber, enpresa-elkarteen eta sindikatu nagusien babesa dauka. 

Azken urteotan, herritarrek zein botere publikoek gizarte elebidunagoa lortzeko bidean ahaleginak batu dituzte. Bide honetan, 90eko urteetan Eusko Jaurlaritzak hainbat ekimen martxan jarri zituen euskaren erabilera lan-esparruan sustatzeko xedez. Orduko hura enpresa handiei aldeko baldintzekin zuzendutako programa pilotua izan zen. Oraingo hau, berriz, gainontzeko enpresei zuzendutako programa sendoa da.

Politika aktiboek eta enpresari, langile eta sindikatuen parte-hartzeak euskara lan-munduan errealitate bilakaraztea ekar dezakete, erabilera bermatuz eta ondorioz, gizarte integratu eta kohesionatuagoa lortuz.

Konfekoopen ordezkaria Patxi Olabarria da.

www.euskara.euskadi.net/r59-11477/es/

 


ZIURTAGIRIAREN ELKARTEA

 

Ziurtagiriaren Elkarteak guztietako entitateek euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko neurriak hartzea eta betetzera eragitea du helburu.

Lan mundua euskalduntzeko estrategikoki lanean dihardu 2007tik, Bai Euskarari Ziurtagiria erremintatzat. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiria sortu zuen 2000. urtean, baina Ziurtagiriaren Elkartea da agiriaren kudeaketa integralaz arduratzen dena, 2007tik. Bere bitartez alor sozioekonomikoko entitateen arteko elkarlana sustatzen da, euskarak eremu berriak bete ditzan.

Bai Euskarari Ziurtagiria prozesu parte-hartzaile, dinamiko eta planifikatu baten emaitza da eta erabiltzaile guztien ekarpenak jasoz etengabe hobetzen ari da.

Konfekoopen ordezkaria Patxi Olabarria da.

www.baieuskarari.org

 

 

 

top

Bai Euskarari