top

 

IMMIGRANTEEN INTEGRAZIO ETA PARTAIDETZA SOZIALERAKO FOROA

Partaidetza eta elkarrizketa bideratzea eta immigranteen iguripenak eta eskaerak eta euren integrazioa sustatzeko proposamenak jasotzea helburu duen organo aholku- emailea da. Immigrazioaren arloan Administrazioaren jarduerak planifikatzeko orduan, partaidetza soziala, kontsulta, informazioa eta aholkularitza ahalbidetzeko lan egingo du.

Gizarte-eragileen, gizarte-erakunde eta erakunde humanitarioen, sindikatuen, enpresaburuen eta Erakunde eta Herri Administrazioen arteko gogoeta eta koordinaziorako gunea izan nahi du foroak, immigranteen integrazioan konprometituta dauden eragile guztien artean eraginkortasun handiagoa lortzeko.

Foroak Osoko bilkuraren eta zenbait gaietarako sortu diren Lan-batzorde espezifikoen bidez lan egiten du.

Konfekoopen ordezkaria Mikel Gorostizaga da.

www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-2204/es/contenidos/informacion/2449/es_2194/es_11950.html

 

MUNDUKIDE FUNDAZIOA

Mundukide Fundazioa 1999. urtean sortu zen, kooperatibetan makina bat urtetan lanean aritu eta Debagoienako GGKEetan parte hartzen zuten hainbat pertsonek bultzatuta.

Kooperazioan lanean aritu nahi zuten, baina ordurarte kooperazio arloan erabiltzen ziren ereduetatik desberdinduko zituen elementu baten bila zebiltzala, erantzuna beraien “esperientzia kooperatiboa” zela konturatu ziren.

Momentu honetan Mundukidek bi lan ildo nagusitan egiten du lan:

- Garapen sozioekonomikorako programak bultzatzen ditu (Mozanbike). Enpresa sozialak, nekazal garapena eta azpiegitura basikoak bultzatzen ditu, beti antolakuntza eta eredu kooperatiboa erreferente izanda.

- Prestakuntza programak, laguntza teknikoa eta erakundea bera indartzeko formazio programak antolatzen dira (Brasil, Kuba eta Peru). Eredu kooperatiboarekin ideologikoki afinitatea duten sendotutako talde eta erakundeen eskaerei erantzuna emateko, Mondragon esperientziaren ezaugarriekin bat egiten baitute eta erabilgarria izan daitekeelako beraientzako ere.

www.mundukide.org

top

Bai Euskarari