top

Helburua

Konfekoopen helburuak honakoak dira:

  1. Euskadiko Kooperatibak instituzioen aurrean ordezkatu eta Organo Publikoetan izan behar duten presentzia sustatu.
  2. Horrela aurreikusita daukaten entitate eta organismoetan ordezkariak izendatu.
  3. Kooperatiben arloko prestakuntza eta sustapena bultzatu, zuzenean edo bazkide diren Federazioen bitartez martxan jarritako ekintza egokien bidez. 
  4. Euskadiko Kooperatibentzat egokiak diren entitateak, instituzioak edo jarduerak bultzatu.
  5. Bazkideen interes komunak asetzeko zerbitzuak antolatu.
  6. Beharrezkoak diren bitarteko ekonomikoak erakarri eta Konfekoopen Artezkaritza Kontseiluak zehazten dituen irizpideen arabera banatu.
  7. Elkar-lankidetza bere modalitate guztietan, bai instituzionala zein enpresa-arlokoa, bultzatu.
  8. Kooperatiben Mugimenduaren zabalpena sustatu, eta bereziki haren printzipioak, kooperatiben oinarrian dauden balioak praktikan jartzeko bide gisa.
  9. Bazkide diren Federazioen artean sortzen diren gatazketan bitartekaritza eta kontziliazio prozeduren bidez esku-hartu.
  10. Euskadiko Kooperatiben eta haren bazkideen interesak hobeto defendatzen lagunduko duten ekintzak bultzatu.
  11. Kooperatibei eragiten dieten gaien inguruko txostenak, ebazpenak, irizpenak edo proposamenak egin.
  12. Egoki irizten dituen entitate eta organismoetan parte hartu.
  13. Legeek zein Batzarraren akordioek zehazten duten bestelako edozein eginkizun burutu.

Edozein kasutan, legeari jarraiki, Konfekoop kooperatiben eta haren erakundeen ordezkari gorena izango da.

top

Bai Euskarari