top

GZEK – GIZARTE ZERBITZUKO EUSKAL KONTSEILUA

Gizarte-zerbitzuen planifikazioan eta ebaluazioan herritarren parte-hartzea bermatzen duen organo aholku-emailea da. “Urriaren 18ko Gizarte Zerbitzuen 5/1996 Legeak” sortu zuen eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailaren barruan dago. Ondoko hauek dira bere eginkizunak:

  • Nahitaezko txostenak prestatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparrukoak diren programa eta plan orokor edo sektorialak prestatzea.
  • Eusko Jaurlaritzaren informazioa jasotzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen egoerari buruzko urteko txostena prestatzea.
  • Lurralde eta tokiko kontseiluak sustatzea eta laguntza ematea. 

Kontseiluaren Osoko bilkuraren eta Batzorde Iraunkor Delegatuen, Sektorialen eta Tekniko Espezializatuen bidez lan egiten du. Konfekoop ordezkaritza dauka Osoko-bilkuran eta Gizarteratze eta Familiaren Batzorde Iraunkorretan, eta jorratzen diren esparru guztietan laguntza ematen du.

Konfekoopen ordezkaria Karmele Acedo da.

www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-2175/es/contenidos/informacion/2653/es_2221/es_12003.html

top

Bai Euskarari