top


EGK – EUSKAL EKONOMIA ETA GIZARTE KONTSEILUA

Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren erakunde aholku-emailea da, eta interes ekonomiko guztien parte-hartzea egikaritzea du helburu. Ondoko hauek dira EGKren eginkizunak:

  • Ekonomia eta gizarte-arloko politikarekin zerikusia duten lege-proiektuen inguruan nahitaez informatu, Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legearen kasuan izan ezik.
  • Ekonomia eta gizarte-arloko politikarekin zerikusia duten dekretu-proiektuen inguruan nahitaez informatu, Jaurlaritzaren iritziz garrantzi berezia badute.
  • Jaurlaritzari bere eskumenekoak diren gaien gaineko proposamenak egin.
  • Aurreko ataletan aipatutako arloen inguruko irizpenak, ebazpenak edo txostenak egin, bere ekimenez edota Jaurlaritzak eskatuta.
  • Legebiltzarrak egiten dituen kontsultei erantzuna eman.
  • Jaurlaritzak egiten duen Autonomia Erkidegoko sektore publikoko jarduera ekonomikoaren planifikazioan parte hartu.
  • EAEko ekonomia eta gizarte-egoerari buruz duen iritzia urtero txosten batean jaso eta Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari aurkeztu.

Konfekoopen ordezkaria Patxi Olabarria da.

www.cesvasco.es

top

Bai Euskarari