top

OSALAN – LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNERAKO EUSKAL ERAKUNDEA

Laneko segurtasunaren, higienearen, ingurumenaren eta osasunaren eremuan Euskal Autonomi Erkidegoari dagozkion ekintza guztiak organo tekniko bakar batean koordinatuz eta zentralizatuz lan egiten duen erakundea da. Kontseilu Nagusi baten eta Lurralde-batzordeen bitartez lan egiten du. Laneko osasun eta segurtasunak daukan garrantzia, eta Konfekoopek ordezkatzen dituen enpresen bolumena kontuan hartuta, erakunde honetan sartzea proposatu zen, eta gaur egun Konfekoopek ordezkaritza dauka bai Kontseilu Nagusian zein Lurralde-batzordeetan.

Konfekoop eta OSALAN lan-arriskuen prebentziorako esparruan lankidetza-hitzarmen bat garatzen ari dira. Bi dira hitzarmen honen helburuak: batetik, Laneko Osasun eta Segurtasunaren arloan ekintza-planak sustatu eta garatzea, gai hauek Kooperatibetan hobeto ulertu eta ezarri daitezen; eta bestetik, bi instituzioen artean informazio trukea ezartzea. Ondoko hauek dira garatzen diren lan-ildoen ardatzak:

  • Prebentzioaren arloko prestakuntza
  • Informazioa eta komunikazioa
  • Prebentzioaren kulturaren kudeaketa eta sustapena.
  • Parte-hartzea lan-taldeetan eta lankidetza tekniko-zientifikoa proiektuen garapenean.

Ondoko hauek dira Konfekoopen ordezkariak, Agustin Mendiola eta Lorea Soldevilla.

 www.osalan.net

 

top

Bai Euskarari