top


Forokoop
, “Kooperatiba-eztabaidarako Foroa” Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK-CSCE) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (Konfekoop) partekatzen duten kezka batean du jatorria, kooperatiba gaien inguruan hausnarketa teoriko zein praktikoak egiteko beharrean, hain zuzen ere.

“Kooperatiba Eztabaidarako Foroa” sortzeko ideia aztertzen ari ginenean, eredu tradizionalak begiz jo genituen -kooperatibismoaren zenbait alderdiri buruz eztabaidatzeko aurrez aurreko foroak-. Baina, horrez gain, etenik izango ez zuen eztabaida-foro iraunkor bat lortzeko, teknologia berriak ezinbestekoak zirela erabaki genuen.

Azken batean, aurrez aurrekoa eta birtuala batuko zituen eredu mistoa planteatu genuen. Horrela, batetik, urtero “aurrez aurreko foroa” egiteko aukera daukagu, kooperatiben eta gizarte-ekonomiaren munduarekin zerikusia duten hainbat gai aztertzeko. Eta, bestetik, “foro birtuala”, online, kooperatiben gaietan interesa duten lagun guztiek etengabe eztabaidan aritzeko aukera eduki dezaten, elkarren arteko ezagutza bultzatuz, eta eztabaida eta iritzi, proposamen eta hausnarketen elkartrukea sustatuz.

FOROKOOP planteamendu xumearekin jaio da, euskal kooperatibismoaren esparruan; baina, halaber, munduko kooperatibismoaren erreferente garen heinean, gure ardura zein den jakin badakigu; erronka horri erantzuten saiatuko gara, erabili nahi ditugun lanabes horiek, teknologia berri horiek, mundu osoko txokoetara iristen baitira.

Lerro hauetatik lankidetzarako deia luzatzen dizuegu, foro honetan parte hartzeko eta zuen kezka eta hausnarketak, zuen iradokizun eta kritikak helarazteko gonbita egiten dizuegu.

Sartu zaitez Foro Iraunkorrean  

•   X Jardunaldia (2016): Kooperatibismoaren ekarpen soziala
•   IX Jardunaldia (2015): XXI. mendeko desberdintasunak
•   VIII Jardunaldia (2014): 2011-2020 hamarkada kooperatiboa
•   VII Jardunaldia (2013): Gizarte-Koop, Gizarte Ekimeneko Ekonomia
•   VI Jardunaldia (2012): Kooperatibak krisiaren aurrean
•   V Jardunaldia (2011): Gazteak, Kooperatiba-enpresaren etorkizuna
•   IV Jardunaldia (2010): Enpresako gizarte berrikuntza
•   III Jardunaldia (2009): Pertsonen parte-hartzea enpresan
•   II Jardunaldia (2008): Kooperatibetan genero berdintasuna
•   I Jardunaldia (2007): Dependentzi legez, erronka Gizarte Ekonomia enpresentzat

forokoop@forokoop.coop

                   Forokoop  -  @forokoop                    

top

Bai Euskarari